Berriak
ACOES gobernuz kanpoko erakundeko ordezkariak Udalean izan dira
ACOES Gobernuz Kanpoko Erakundea diruz laguntzen du Udalak, eta hori eskertu eta egiten duten lana ezagutarazteko udaletxean izan ziren atzo erakunde horretako ordezkariak. Elkarte horrek Azkoitian dituen ordezkaria eta elkarte horren ordezkari nagusi Patricio Aita izan zen Azkoitian, bere elkarteak Hondurasen egiten duen lana Urrategi Alberdi alkateari gainerako udal ordezkariei azaltzen. Hezkuntza, osasun eta prebentzio proiektuak garatzen dituzte ACOESek eta Patricio Aitak Hondurasen.