‘Gu ere bertsotan' proiektua 2008-2009 ikasturtetik Udaleko Euskara Zerbitzuak eta Gipuzkoako Bertsozaleen Elkarteak lankidetzan aurrera daramaten ekimena da. Bertan bertsolaritzak eskaintzen dituen bitartekoez gain, irudimena, diskurtsoak garatzeko gaitasuna, hizkuntzarekiko harreman ludikoa, elkarrrizketarako baliabideak, arrazoiketa kritikoa eta abar luze bat ere lantzen dira. Horretarako Gipuzkoako Bertsozale Elkartetik irakasle bat bideratzen da ikastetxe bakoitzera, ikastetxeko beste irakasle batekin elkarlanean proiektuak aurrera eramateko. Azkoitiko ikastetxeetan Jokin Uranga aritu da proiektuak garatzen, Xabier Munibe ikastetxeko DBH1eko ikasleek, eta Floreagako LH5 eta LH6ko ikasleek abestuko dute.
Berriak
Asteazkenean, 'Gu ere bertsotan' jaialdia
‘Gu ere bertsotan' programan parte hartu duten ehundik gora haurrek ikasturte amaierako bertso jaialdia egingo dute asteazkenean (maiatzak 28), Baztartxon, 18:30ean hasita. Bertan, Floreaga Salesiar ikastetxeko eta Xabier Munibe Ikastolako haurrek ikasturte osoan zehar programa horren barruan ikasitakoa taularatzeko aukera izango dute.
Jaialdian, LH5, LH6, eta DBH1 mailetako haurrek bertsolariarekin eta ikastetxeetako irakasleekin landutako bertsoak taularatuko dituzte. Jaialdia gurasoei zuzenduta badago ere, bertsogintza gogoko duten herritar oro gonbidatuta dago bertara. Sarrera doakoa eta irekia da.