Berriak
Ganadu jabeek arduraz jokatzen ez badute, batidak egiteko eskatuko dio Udalak Diputazioari
Azkoitiko landa eremutako lur-sailetan libre dabiltzan ahuntzek, behorrek, behiek, ardiek, ... jabearen lursailean ibili behar dute, besteen sailetan kalterik ez sortzeko. Ganadu jabearen ardura da bereak ez diren sailetara animali horiek ez joateko neurriak hartzea (lotzea, itxitura egitea, ....). 15 egunetan neurri hauek hartzen ez badira, Udalak ahuntzak hiltzeko batida antolatzeko eskaera luzatuko dio Foru Aldundiari. Aurreko neurriak hartu dira sorturiko kalteak desagertzeko.