Arangurenek urtebeteko epea izango du orain ikerketa lan hori egin eta liburua argitaratzeko: "Dokumentazio idatzia aztertuko dut, alde batetik, baina azkoitiarren lekukotza eta euren istorioak biltzen ahalegin berezia egingo dut", adierazi du. Azkoitiarren testigantza oso garrantzitsua izango delakoan dago, eta horregatik, edozeinek ekarpenen bat egin nahi badu eta bererakin harremanetan jarri nahi badu olatx@hotmail.com helbidera egiteko eskatu du.
Imanol Mujika epaimahaikidearen hitzeta, ez da batere erraza izan proiektu irabazlea aukeratzea: "Hiru proiektu aurkeztu dira, eta hirurak ziren interesgarriak. Buelta asko eman dizkiogu, baina erabakia aho batez hartu dugu: Matadeixen eta herri historiaren arteko lotura eta horren kontakizuna egokien islatzen duen lana aukeratu dugulakoan gaude". Xabier Gantzarain Kulturako zinegotziak proiektuak aurkeztu dituzten herritar horiek egindako ahalegina eskertu nahi izan die, eta herriko historiaren B aldea ezagutu eta ezagutarazteko ahalegin horretan pausoak eman beharra nabarmendu du: "Iñigo Aranbarrik esan bezala, gurean ere historiaren alde bakar bat kontatu izan zaigu, herritar anonimoena ez, eta hori ateratzea oso garrantzitsua izango da Udalarentzat".