Berriak
Herritarren kezkak eta proiektuak ezagutzeko Azkoitian izango da Martin Garitano ostegunean
'Herritarrekin herrira' ekimenaren barruan, azkoitiarren kezkak eta proiektuak gertutik ezagutzera etorriko da ostegunean Martin Garitano, zenbait foru ordezkariekin batera. Ahaldun nagusia 11:00etan iritsiko da udaletxera, eta hortik aurrera, herriko talde eta eragile ezberdinekin bilduko da egun osoan zehar: besteak beste, San Jose Egoitzan, Urrategi auzoan edo Matadeixen izango da bertako azkoitiarrekin hitz egin eta euren berri jakiten. Arratsaldean, berriz, herritarrekin bilera irekia egingo du, 19:00etan, Elkargunean. Azkoitiar guztiak gonbidatzen ditu Garitanok bilera horretara, euren kezka, galdera eta proiektuak entzun eta erantzuteko egongo baita bertan.