Hau da saioaren egitaraua:
ZER ARI HAIZ ESATEN? Estrategia komunikatibo eta emozionalak zurrumurruen kudeaketarako
Zurrumurruen aurkako erantzunak
Raquel Moreno D-CAS. Xarxa Antirumors eta Bartzelonako Diputazioaren laguntzailea)
TAILER TEORIKO-PRAKTIKOA
Deseroso sentitzen al zara esamez iraingarriak entzuten dituzunean beste jatorrietako jendeaz? Sutan jartzen eta onetik ateratzen al zaitu esamesei nola erantzun ez jakiteak?
EZ ZAITZATELA ODOLTXARTU!
Formakuntza honek du helburu kontzientzia kriitikoa piztea aurreiritzi, estereotipo eta zurrumurruei bide ematen dieten gezurrek duten eraginaz hainbat gizarte taldetan, eta zein ondorio dituen pertsonen eguneroko bizitzan. Zurrumurruak zergatik sinesten eta zabaltzen ditugun argitzeaz gain, mintzagai izango dugu zein estrategia erabil daitezkeen berauek ezeztatu edo gutxienez kolokan jartzeko. Estrategia horiek gure hizketarako ahalmena bultzatu nahi dute, emaitza hobeak lortzeko.
Erabiliko den metodologiak, elementu kontzeptualekin batera beste praktiko eta dinamikoago batzuk tartekatuko ditu. Formakuntza tailer honek, ezagutza eta hausnarketa sustatzeaz gain, eguneroko rrealitaterako tresna praktiko eta erabilgarriak emango dizkigu.
FORMAKUNTZAREN EDUKIAK
- Estereotipoak, aurreiritziak eta zurrumurruak. Zer diren, nola sortzen eta zabaltzen diren. Zergatik sinesten ditugun.
- Haien eragina aniztasunaren eraikuntzan eta bizikidetza harremanetan.
- Norbere estereotipo eta aurreiritziez jabetzea: norbere burua ezagutzearen garrantzia.
- Zer den aurrez-aurreko sentsibilizazioa. Hasi aurreko premisak. Zer lortu nahi dugu? Lekutze profesionala. Praktika, hobetzeko giltzarria.
- Gaitasun komunikatiboak ezagutu eta praktikan jartzea, aurrez-aurreko sentsibilizaziorako giltzarri.
- Zurrumurru bati erantzuteko estrategiak.