Hizkuntza: gehien erabiltzen dena euskara da, nahiz eta gazteleraz gero eta gehiago.
Gazteen arteko harremanei dagokionez, betiko lagunarteaz gain, kuadrilaz kanpo ezagututako pertsonekin ibiltzen direla, baina atzerrikoekin: harreman gutxi dutela.
Parte hartze dena edo gehiena aisialdian gastatzen da, herriarentzat gauza produktiboak egin partez.
Gazte guztiak elkartzeko toki baten premia ere agertu zen, Udalak eta gazteek iniziatiba jarrita. Ondo antolatutako leku bat kultur eta aisialdiko mota guztietako ekintzekin, baina batzuen ustez gazteak elkartzeko toki bat baino iniziatiba gehiago falta da, bai gazteen eta baita udalaren partetik ere.
Lokalen gaia ere jorratu zuten. Bertaratutako gazte gehienak ez ziren lokaletako kide eta ez dute ikusten lokalak beharrezkoak direnik. Lokaletan elkartu beharrean, kalea giroa indartzearen alde azaldu dira.
Hilaren 18ko bileran egon zirenak gustura aritu zirela adierazi zuten, baina lokaletako jendearen falta nabarmendu zuten. Horregatik, datorren ostiral honetan are gazte gehiago elkartzea nahi dute eta horretara gonbidatu nahi dituzte gazte guztiak.