Ekitaldian parte hartu ahal izateko, izena eman urolabtaldea@gmail.com emailaren bidez edota Gaztetxean bertan. Ekitaldiaren inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, sartu www.urolab.eu webgunean.
Bide batez, hemen dituzue ikusgai "12 hilabete, 12 ekintza" lelopean, orain arte
Urola[B] taldeak egin dituen ekintza ezberdinak:
U-31: https://www.youtube.com/watch?v=rwdopLPv4Ls
O-28: https://www.youtube.com/watch?v=4IExmfVq2pU
Berriak
Pintxo ta Mintzo antolatu dute Urolabek eta Azpeitiko Gaztetxeak, ekintzailetasuna sustatzeko
Urolab taldeak (Urolan ekintzailetasunaren kultura bultzatu nahi duen talde irekia) eta Azpeitiko Gaztetxeak, elkarlanean, ekitaldi berri bat prestatu dute datorren ostiralerako (martxoak 28rako): Pintxo ta Mintzo. Ekintza hau, Urolab taldeak urtarrilean jarri zuen "12 hilabete, 12 ekintza" helburuaren barnean kokatzen da, eta ekintzailetasuna sustatzen jarraitzeko asmoa du. Martxoko azken ostiralean, ekintzailetasunaren inguruan eztabaidatzeko mahai inguru bat antolatu da Azpeitiko Gaztetxean. Bertan, ekintzaile ezberdinen kasuak ezagutzeaz gain, gai horren inguruko hainbat alor landuko dira mahai inguruan. Besteak beste, ekintzailetasunak bailaran duen egoera, ekintzailetasunak lanpostuen sorreran duen eragina, ekintzailetasunaren kultura bultzatzea, e.a. Mahai ingurua girotzen laguntzeko, parte hartzaileek jan-edanean aritzeko aukera izango dute. Horretarako, aurrez, 3 € ordaindu beharko dira. 19:30ean hasiko da ekimena.