"Gure eskualdeko ehun industriala nolakoa den ezagutuko dugu, batez ere teknologia eta gaitasun aldetik. Gainera, baliagarria izango da laguntza teknologikoak bideratzeko, elkarlanak martxan jartzeko, dibertsifikazio prozesuak martxan jartzeko eta enpresa berriak abiarazteko", azaldu Eneko Etxeberria Iraurgi Berritzeneko presidenteak.
Proiektua 2013ko azaroan onartu zen eta urtarrilean jarri zen abian. IMH Elgoibarko Makina Erramintaren institutuarekin eta Saiolanekin galdeketak prestatu dira eta oraingoz, 327 enpresetatik %20ak erantzun du. Hala azaldudu Begoña Beobide Iraurgi Berritzeneko arduradunak: "Apirila amaierako informazioa jasota izatea nahiko genuke, baina ahalik eta argazki zabalena izateko, erantzun positiboa eskertuko genuke. Guztiz konfidentziala izango da informazioa. Guk bakarrik kudeatuko dugu informazioa eta elkarlana posible dela ikusiz gero, enpresekin hitz egingo genuke".