Berriak
'Zure seme-alaba ongi hezteko oinarriak' hitzaldia emango dute asteartean haurreskolan
"Zure seme-alaba ongi hezteko oinarriak" hitzaldia emango du Juan Karlos Alonso psikologo eta guraso eta hezitzaileen formazioan adituak asteartean (hilak 25), haurreskolan. Bertan, informazioa jasotzeaz gain, esperientziak trukatu eta kezkak argitzeko aukera izango da. Hitzaldia 18:00etan izango da, eta haurreskolako gurasoentzat ez ezik, interesa duen orok joan ahalko du.