Berriak
Elkarguneko areto nagusiaren erabilerari buruzko partaidetza bilera, asteartean
Elkarguneko areto nagusiari zein erabilera eman herritarrekin aztertu nahi du Udalak. Areto horri probetxu hobea ateratzea da helburua, herritarren eta herriaren beharretara ahalik eta gehien egokitzeko. Horregatik, azkoitiarren iritzi eta proposamenak jasotzeko bilera bat egingo da asteartean, hilaren 25ean, 19:00etan. Elkargunean. Esan bezala, bilera irekia izango da eta ahalik eta herritar gehienek parte hartzea nahi du Udalak. Bertaratu, animatu eta parte hartu!