Berriak
Andina Pereiraren erailketa salatzeko elkarretaratzea
Emakumeen Mahaiak eta Udalak deituta, elkarretaratzea egin zen atzo Herriko plazan, herenegun Mungian izandako erailketa matxista salatzeko. 'Indarkeria matxistari aurre hartu!' lemapean, dozenaka herritar bildu ziren Andina Pereiraren heriotza gaitzesteko.