Berriak
Mungiako erailketa sexista salatzeko elkarretaratzea, asteazkenean, Plazan
Emakumeen eta gizonen arteko desorekaren adierazpen larrienetako bat emakumeen aurkako indarkeria da. Atzo Mungian, beste emakume bat, Andina Pereira, bere bikotekideak erail zuen. Indarkeria matxista gizarte egituraren baitan ezarria dago eta aurre egiteko ezinbestekoa da jendarte osoaren inplikazioa. Horregatik, Azkoitiko Udalak eta Emakumeen Mahaiak herritarrei dei egiten die bihar (asteazkena) 19:00etan Azkoitiko herriko plazan elkarretaratzera joateko gertaera hau gaitzesteko.