Berriak
Ibilgailuen gaineko zerga datorren astean hasiko dira kobratzen
Udaleko kontuhartzailetzatik jakinarazi nahi dute Ibilgailuen Gaineko Zerga martxoaren 25ean kobratuko diotela erreziboak helbideratuak dituztenei herritarrei. Erreziboa helbideratu gabe duten herritarrek, berriz, postaz jasoko dute erreziboa martxoaren 21a baino lehen. Ordurako jaso ez dutenek Udalaren Zergabilketa Bulegoan eskatu beharko du. Errezibo horiek ordaintzeko borondatezko epea apirilaren 16an amaitzen da.