Berriak
Martxoaren 30ean Peru Harrira joango dira ludotekatik guraso eta umeak
Abarketatxo ludoketak prest du jada urteko aurreneko familia giroko irteera: martxoaren 30ean, Peru Harrira joango dira, Iñaki Perurena harrijasotzaileak Leitzan duen harriaren museora. 0-12 urte bitarteko haur eta euren gurasoentzako irteera izango da eta interesatuek hilaren 25a baino lehen eman beharko dute izena Ludotekan bertan. Haurrek 9 euro ordaindu beharko ditute, eta gurasoek 12. Plazak mugatuta daude. Familia Giroan programa Abarketatxo ludotekak martxan jarri duen programa berezia da. Bertan, hiru hilean behin ekintzak antolatzen dira guraso eta haurrak elkarrekin parte har dezaten. Hemen duzue Peru Harrirako irteeraren inguruko informazio osoa.