"Ezagunak dira emakumezkoek hainbat arlotan dituzten oztopoak; lan arloan, kirolean, kulturan. Etxeko lanak eta zainketak oraindik emakumeen ardurapean daude, pobreziak emakumearen aurpegia du, lan berberagatik diru gutxiago kobratzen dute, eta batez ere, emakumeek jarraitzen dute indarkeria matxista pairatzen.
Horregatik, giza eskubideen urraketa onartezin hauek desagerrarazte aldera lan egiteko premia daukagu. Berdintasuna ez da "emakumeen kontu bat" baizik eta, jendarte osoarena. Horretarako, egun guztiak martxoak 8 izan behar dira", esan dute antolatzaileek.
Martxoaren 29an egingo den autodefentsa ikastaroa 17 urtetik gorako emakumeentzat izango da eta izena eman beharko da, udaletxean (Berdintasun sailean) edo Elkargunean (Gazte Informazio Bulegoan).