Meita Maite enpresaren bidez banatuko dituzte pardelak. Pardel xurgatzaileak dira, erabilterrazak eta "garai batean erabiltzen zirenekin alderatuz, eraginkor eta garbiagoak". Hala azaldu du Gloria Urkolak, enpresa horretako kideak. Haur bakoitzarentzako kit edo kaxa bat prestatuta dago, launa pardel, hainbat aldagarri eta beharrezko material guztiarekin.
Kanpaina hau hondakinen prebentzio planaren barruan kokatu du Mankomunitateak: auto eta auzo konpostarekin hasi ziren aurrena, arrandegi eta harakindegietarako tupperrena egin dute, eta orain pardelena jarri dute martxan. Izan ere, hondakin onena sortzen ez dela dela uste du, eta horregatik, bide hori jorratzen segitzeko asmola duela adierazi du Leire Etxaniz mankomunitateko presidenteak. Kanpaina honetan Foru Aldundiaren babesa izan dute, "Diputazioaren 0 zabor helburuarekin guztiz bat egiten duelako". Hala azaldu du Ainhoa Iraola Aldundiko Ingurumen zuzendariak.