Berriak
Enpresa txiki eta ertainetan makinaria berritzeko diru-laguntzak
SPRI enpresa garapenerako euskal agentziak enpresa txiki eta ertainentzat RENOVE plana martxan jarri du. Diru-laguntza horrek makinariaren kostuaren %15a finantzatzen du, beti ere makinako gehienez 70.000 euro eta guztira, gehienez, 100.000 euro. Diru-laguntza jasotzeko baldintzak, berriz, honakoak dira: makinak 2014an eskatuta egon behar du eta diru-laguntza eskatzerako kostuaren %10a ordainduta. Eskaera Internet bidez egin behar da (www.spri.es) eta behin dirua jasota, 12 hilabete dituzte makinaria ipintzeko + beste 3 hilabete likidazioa eskatzeko. OSALANek begiztapen lanak egingo ditu, ikusteko makina instalatuta dagoela.
Informazio edo laguntza gehiago behar izanez gero, jarri harremanetan Iraurgi Berritzenekin 943 85 11 00.