Berriak
Gipuzkoako ekonomia sustatzeko planaren zirriborroa aurkeztu du Diputazioak bailaran
Gipuzkoako Foru Aldundiak lurraldean sustapen ekonomikoa bultzatzeko plan bat prestatzen ari da eta plan hori aurkezten izan da aste honetan Intsausti Jauregian. Bilera horretan, Diputazioko Lurralde Garapen eta Berrikuntzako arduradunak eta Gipuzkoako garapen agentzia ezberdinetako ordezkariak bildu dira, eta Aldundiaren proposamen zirriborroa aztertu dute. Helburua da proposamen hori eragile guztien artean landu, ekarpen zein bestelako iradokizunak jaso eta elkarlanean plan definitibo bat egitea, krisi ekonomikoaren aurrean, ahalik eta neurri eraginkorrenak hartzeko. Iraurgi Berritzeneko ordezkariak ere bertan izan ziren, euren ekarpenak egiten.