Berriak
Urretxurako bidegorria itxita egongo da bi hilabetez, konponketa lanak medio
Urretxu-Zumarragarako bidegorria itxita egongo da datozen bi hilabetetan, Izuzkitza tunelean konponketa lanak egin behar dituztelako. Hala jakinarazio dio Gipuzkoako Foru Aldundiak Udalari. Tunel horren inguruan harri askatze garrantzitsua somatu dute eta hori konpondu arte egongo da itxita bidea, larunbatetik (otsailak 1) aurrera. Esan bezala, lanek bi hilabate iraungo dutela kalkulatu dute Diputazioko arduradunek, beti ere eguraldi ona egiten badu.