Berriak
5. edukiontzia erabiltzen hasi nahi dutenek astelehenean izango dute ikastaroa
Hondakin organikoak bereizteko 5. edukiontzia edo edukiontzi marroia erabili nahi duten herritarrek astelehenean dute hitzordua: edukiontzi erabiltzen hasteko beharrezkoa da giltza jaso eta 15-20 minutuko ikastaroa egitea, eta astelehenean egingo ditu kontu horiek Mankomunitateak. Aurreneko ikastaroa 11:00etan, izango da, Elkargunean, eta bestea 18:00etan, hori ere Elkargunean.