Berriak
Santa Klara auzoan auzo-konposta egiteko ikastaroa astelehenean izango da
Santa Klara auzoaren ondoan dagoeneko eraiki da auzo-konposta gunea eta hori martxan jartzeko ikastaroa astelehenean (otsailak 3) egingo da. Ikastaro hori egiten dutenek, Santa Klarako gune horretan ez ezik, liburutegi atzeko gunea ere egin ahalko dute auzo-konposta. Horrez gain, auto-konposta (norbere etxean) egin nahi dutenei ere emango zaizkie azalpenak eta konpostagailua. Ikastaroa ordubete ingurukoa izango da, 19:00etan hasita, Elkargunean. Izena emateko edo informazio gehiagorako: 943 85-73-19.