Berriak
Urrategi auzorako bidea zabalik dago, behin-behinean
Asteburuan luizia izan da Urrategira bidean eta errepideak kalteak izan ditu ondorioz. Errepide hori Diputazioaren eskumenekoa da, eta bertako arduradunek probisionalki pasoa zabaldu dute auzotarren joan-etorrietarako. Errepidea behin betiko nola konpondu aztertzeko bihar etorriko dira Foru Aldundiko arduradun eta teknikariak, eta orduan erabakiko dute errepidea nola sendotu.
Bitartean, bertan bizi diren auzotarrek izan ditzaketen arazo, behar eta premiei erantzutea izango da Udalaren lehentasuna. Horregatik, galdera, zalantza edo beharren bat duten urrategitarrei Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko eskatzen die, honako telefonora deituta: 943 85 71 71.