Azkoitiko Udaleko Merkataritza Departamenduak eta Herrixen Azkoitiko Dendaixen Elkarteak Gabonetako establezimendu, merkatal-denda eta abarretarako erakustoki lehiaketa antolatu dute. Sarietarako 500 eurotako diru poltsa egongo da eta irabazleak aukeratzerakoan honako puntuak izango dira kontuan: eskaparatearen aurkezpena, salgaiak ahalik eta era erakargarrienean erakustea eta Gabonetako giroa ematea. Parte hartu nahi duten establezimenduek udaletxeko Harrera Bulegoan, Herrixenen Bulegoan (Kultur Etxeko 4. solairua) edo herrixen@hotmail.com heblidean eman beharko dute izena, abenduaren 14rako.