Berriak
Mila lagundik gora ibili da Gazteria Sailak Eguberrietako oporraldietarako antolatutako ekintzetan
Asko izan dira Gazteria Sailak Eguberrietako oporretarako antolatu dituen ekintzetan parte hartu duten haur eta gazteak. Elkarguneko Gabon parkean, esaterako, 1.300 haur zenbati dituzte irekita egon den hiru egunetan eta urte hasieran egindako Gazte Astean ehundik gora izan da parte hartu duten gaztetxoak. Futbito txapelketan, esaterako 6 pertsonako 14 taldek hartu dute parte; patata tortillla lehiaketan 3 laguneko 18 taldek, eta mus txapelketan, 8 bikotek. Gazteria Saila oso gustura dago lortutako emaitzekin eta ume eta gazteek ekintza horietan erakutsitako prestutasunagatik.