Alde batetik, Azkoitia txukun baten aldeko apustua egin da:
Helburu horretan baliabide propioen alde egin da (materialak eta pertsonalak, lanpostuak sortuz) herrian hainbat lan egiteko: jardineritza lanak egiteko, baserri bideak garbitzeko, pintaketak, lijaketak, e.a. egiteko..... Lan horiek guztiak gauzatzeko brigadarako aldi baterako 9 lanpostu berrientzako partidak aurreikusi da.
Irisgarritasuna hobetzeko ere hainbat inbertsio egingo dira: Auzoen arteko lotura egin ahal izateko autobus urbanoaren zerbitzua martxan jartzeko; ikastolako arrapala egiteko...
Ingurumenean ere hainbat lan egingo dira: airearen kalitatea kontrolatzeko, ingurumeneko ekintza plan bat, bilketa selektiboa egiteko zakarrontzi berriak; ....
Eta landa auzoei begira ere partidak indartu dira: herri bideak konpontzeko, baserri bideak garbitzeko eta berritzeko, Berpiztu programarekin jarraitzeko.
Gainera eta udalaren diru kontuak saneatzeko helburuarekin, hainbat eta hainbat partida txukundu ditu Udalak azken urteotan: gastu orokorretan gehiegikeriak detektatu eta ajustatu dira.
Bestalde, aurrekontu hauetan Azkoitia solidarioa ere islatu nahi izan du Udalak. Gure herria justua eta okerren pasatzen ari direnekin solidarioa dela uste du Udalak, eta horretan ahalegin berezia egingo du. Nola?
Gizarte zerbitzuetan aurreko urteko zerbitzu eta diru-laguntza guztiak emateko baliabideak indartu ditu. Partidak sendotu ditu.
Jubilatuen tabernan emakumeen komuna, oso egoera txarrean aurkitzen dena, berritzeko eta irisgarritasuna bermatzeko partida bat jarri dugu.
Horrekin batera, herrialde ezberdinetan garatzen ari diren hainbat garapen proiektuentzako ematen diren diru-laguntzen partida ere, herriko Gobernuz Kanpoko Erakunde edo taldeen bidez bideratzen dena, indartu egin du Udalak.
San Jose egoitzan, berriz, oheak eta geletako altzariak aldatu zituen 2013an eta, aurten udarako aire egokitua jarriko du. Hornikuntza lanekin ere jarraituko da eta psikogeriatrikoa haunditzeko asmoa dago.
Azkenik, Azkoitia bizi baten aldeko apustua egin du Udalak aurrekontu hauetan:
Sozio-ekonomia arloko partidak %40an igo ditugu:
Iraurgi Berritzenen bitartez, eskualdeko ehun enpresariala indartzeko eta ekintzailetasuna sustatzeko, besteak beste.
Merkataritza eta turismoa sustatzeko ere, aurreko urtean bezala, 76.000€ko partida aurreikusi du. Berdintasun teknikaria kontratatuko da.
Musika gune berria sortzeko apustua egin da, herriko kultura musikala indartzeko asmoarekin.
Danon Herrixe parte-hartze prozesuan ere aurrera pausoak eman dira eta aurtengo aurrekontuetan ere herritarren iritzia kontuan hartu da. Hala, iragan udazkenean herritarrek parte hartze prozesu horretan lehenetsitako honako proiektuak sartuko ditu Udalak aurtengo aurrekontuetan:
-Tenis pisten zoruak berritzea 30.000
- Espaloiak berritzea 24.700 + remanentearen konpromisoa = 150.000
- Komun publikoa jartzea 35.000
- Ikastolara joateko arrapala 91.500
- Airearen kalitatea aztertzea 15.000
- Hondakinak bereizteko zakarrontziak 12.000
Eta herritarren iritzia kontuan hartzen segituko du aurten ere. Horregatik, 2014ko aurrekontu hauetan ere parte hartzeko partidak indartu egin dira, zabaldutako prozesuak indartzeko asmoz eta parte hartze kultura udalean eta herrian sustatzeko asmoz.
"Horiek dira gure aurtengorako lehentasunak, eta horietan egin dugu ahalegina 2014ko aurrekontu hauetan. Baina ezin dugu ahaztu aurrekontu hauek baldintzatuta daudela: Azkoitia Lantzenen dauden hainbat eta hainbat konpromiso eta epaiketek baldintzatzen dituzte diru kontuak, aurreko urteetan bezala. 2014 honetan, momentuz 92.000€ tako ekarpena egin beharko diogu Azkoitia Lantzenen hainbat konpromisoei aurre egin ahal izateko", hala azaldu du Pello Bastarrika alkateak.
"Oso urte gogorrak izan dira, zor handiari aurre egin behar izan diogu. Adibidez, 2009an orduko Udalak gastatutako 1.500.000 euroak itzuli behar izan dizkiogu Diputaziori. Kontutan izan 2011tik 2014ra aurreko udal gobernuak egindako eragiketei dagozkien interes eta amortizazioetan 7.148.043€ gastatuko ditugula". Baina hurrengo legegintzaldirako kontuak saneatuta utziko dituztela eta gustura agertu da.
Guk, aurten milioi bat inguruko inbertsioak egiteko aukera izango dugu, baino gure ondorengoei aurrekontu saneatuak utziko dizkiegu.