Berriak
KZ guneak sei ikastaro emango ditu hil honetan
Urte berria ikasiz hasi nahi duena, KZ gunean badu eskaintza: gune horrek 6 ikastaro emango ditu gaurtik aurrera, doan. E-administrazioa, Google Apps, oinarrizko internet, irudia eta soinua, sare sozialak eta software libreari buruzko ikastaroak izango dira. Hemen duzue ikastaroen eta ordutegien inguruko informazio osoa.