Berriak
Basoak kudeatzeko eredu berri bat aztergai
Azkoitiko basoen kudeaketa eredu berri at sustatzeko asmoz, hitzaldi berezia antolatu du Udaleko Ingurumen sailak urtarrilaren 2rako. Honako gaia jorratuko da hitzaldi horretan: shiitakegintza, gaztaina, haritza eta artearen laborantza produktiboa eta onddo eta miskaloen ekoizpena. Arlo horretan Azkoitian dagoen eredu bat ere ezagutuko dute hitzaldi horretan. Esan bezala, urtarrilaren 2an izango da hitzaldia, Elkargunean, 18:30ean.