BERMEA: Legeak kontsumitzaileari ematen dion eskubide ukiezina da erositako produktuaren akats edo ez egokitasun baten aurrean. Saltzaileak ematen du, eta erositako produktua berria bada bi urtetakoa izango da. Bi urteko epe hau produktua ematen diguten datan hasten da (faktura edo tikea gorde). Akatsa, erosi ondorengo 6 hilabetetan agertzen bada, araudiak akats hori hasieratik datorren akats bat dela aurreikusten du. Aldiz, aurreneko 6 hilabete horiek pasa eta gero agertu edo salatzen bada, legeak ez du ezer ere aurreikusten, beraz kontsumitzaileak zein saltzaileak argudiatzen duenaren frogak beharko ditu.
Akatsa edo egokitasun eza aurkitzen denean, aurreneko pausoa saltzaileari horren berri ematea izango da, bi hilabeteko epe batean. Bi aukera izando ditugu akats hori zuzentzeko, konponketa edo ordezkapena. Kontsumitzaileak erabakiko du zein aukeratzen duen, eta hala jakinaraziko dio saltzaileari. Honek bere aldetik, errespetatu egin beharko du kontsumitzailearen erabakia, beti ere kontuan izanda kontsumitzaileak hartu duen erabakia ezinezkoa edo neurrizgabekoa ez dela. Horretarako kontuan izan behar da produktuaren prezioa, konponketaren kostua, eta beste aukera bat hartu izan ezkero kontsumitzaileak jasango dituen arazoak.
Produktua konpontzen denean, baina desegokia izaten jarraitzen duenean, orduan kontsumitzaileak beste honako aukera hauek ditu. Bat prezioaren beherapena, hau kalkulatzako egoera egokian produktu horrek izango duen prezioa eta akatsa duen produktu horrek merkatuan izango luken prezioarekin proporzionala izan behar du, eta bestea, kontratua suntsiaraztea produktuaren egokitasun eza oso garrantzitsua ez denean ezin da aukera hau eskatu.
Azkotiako Kontsumitzaileen udal bulegoa goizez egoten da irekita 10:00etatik 14:00etara. Edozein eratako zalantzaren bat baduzu pasa zaitez astelehena, astearte eta ostegunetan Azkoitiko Kale Nagusian 60-62 4.pisuan dugun bulegotik, (943-85-73-05 omic-azkoitia@kontsumo.net).