Saritutako proiektuak honako hauek dira:
- Liztor beltzaren habien suntsiketa (Irekia-bozka bidezko sari berezia): Liztor Asiatikoari aurre egiteko zerbitzu profesional bat eskaintzeko egitasmoa da, eta enpresa bat sortzeko egitasmo landua da. Egilea Iñigo Amezua da, eta www.urolakostaonline.com on line dendako produktuez osatutako lotea irabazi du.
- Amalur (Iraurgi Berritzenek eta eta Urola Kostako Udal Elkarteak amankomunean ematen duten saria): Landa eremuaren biziberritzearen eta laguntza pertsonala eskaintzearen bidez, langabezian eta emantzipazio prozesuan dauden gazteen lan munduratzea eta baserrietan bakarrik bizi diren adinekoen gizarteratzea uztartzen dituen proiektua da. Egileak Ainhoa Elorza, Maite Gorrotxategi, Itziar Aginagalde eta Ane Otaegi dira, eta 2.000 euroko diru-saria jaso dute.
- Arrautza ekologikoen ekoizpena/salmenta (Nekazaritza jardueraren garapena ataleko saria): Arrautza ekologikoen produkzio eta salmenta izango dira jarduera honen ardatzak eta ingurune natural eta ziurtagiri ekologikoak izendatzen dituen ezaugarrien araberako ekoizpena jarraituko dute. Egileak Jon Arrue eta Ane Aranburu dira, eta 2.000 euroko diru-saria jaso dute.
- K1 Ur zikinen harazketa eta berrerabilpenerako modulua (Landa eremuetako bizi kalitatearen hobekuntza ataleko saria): K1 deituriko modulu hau, etxebizitzetako ur zikinak arazteko pentsatuta dago. Gure lurraldeko heren bat landa eremua da eta, ondorioz, sare publikora lotzeak esfortzu ekonomiko handia eskatzen du. Horren aurrean, sare deszentralizatu bat osatzeko aukera eskaintzen du. Kimu Bat enpresa da proiektuaren egilea, eta 2.000 euroko diru-saria jaso du.
- Haize errota: haizea, ura, sua, lurra eta eguzkia. (Aktibitate ekonomikoaren dibertsifikazioa ataleko saria): Autokontsumorako haize errota bat jartzean datza proiektuak; ustiategiko kostuak gutxitzeko. Egileak Juan Urkizu eta Amaia Irazusta dira, eta 2.000 euroko diru-saria jaso dute.
- Landa jatetxea (Landa eremuak betetzen dituen funtzioen zehaztapen eta errekonozimendu ataleko saria): Produktuen trasformazioa egiten duen ustiategi batek bere produktuekin eginiko menuak eskaini nahi ditu. Baserria-produktua-produkzioa-errestaurazioa-turismoa eta aisialdia. Egilea Agurtzane Subijana da eta 1.000 euroko saria jaso du.
- Bisita tailer gidatuak (Landa eremuak betetzen dituen funtzioen zehaztapen eta errekonozimendu ataleko saria): Baserriaren dibertsifikazioan aurrerapauso bat emanez, bisita tailerrak eskaini nahi dira, ekoizten diren ekoizpen arlo bakoitzari lotuta: baratzagintza, Errezil-sagarra, hegaztiak eta ogigintza. Egilea Joxe Ramon Agirre da, eta 1.000 euroko saria jaso du.