Berriak
Kirolari onenaren sariarekin, ostiralean abiatuko da Gabonetako programazio berezia
Ostiralean (hilak 20) aukeratuko da urteko kirolari onena eta orduan banatuko ditu Udalak Gabonetako eskaparate onenaren eta Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren sariak. 19:30ean izango da ekitaldia, udaletxeko pleno aretoan, eta sari banaketa horrekin ekingo zaie aurtengo Eguberrietako programazio bereziari. Hortik aurrera, asteburuan Gabon kanta emanaldia eta Imanol Ituño magoaren ikuskizuna izango dira, eta datorren astean Pirritx eta Porrotxen emanaldia, Olentzeroren bixita... Hemen duzue egitarau osoa.