Berriak
Ostiralean hildako langilean familia eta lagunei elkartasuna adierazi nahi die Udalak
Ostiralean lan istripuz hil zen langilearen familiari eta lagunei elkartasuna eta babes osoa adierazi nahi die Udal Gobernuak eta behar duten guztian laguntzeko prest dagoela jakinarazi. Udalak gertatutakoa argitzeko behar diren bitartekoak jarriko ditu, istripuen arrazoiaz ahalik eta informazio gehiena izan asmoz eta istripua salatzeko astelehenerako antolatu diren mobilizazioekin bat egiten du eta herritar guztiei deitzen die ekimen horietan parte hartzera.Lantegiaren aurrean egingo dute, 13:30etik 14:30era bitartean.