Berriak
Negunebain eta Gazte Astean izena emateko epea hilaren 19an amaituko da
Eguberrietako jai egunetan haur eta gazteentzat ekintzak antolatu ditu Gazteria Sailak aurten ere: Negunebai haurrentzako programa eta Gazte astea, helduxeagoentzat. Negunebain programako ekintzak abenduaren 24an hasiko dira eta urtarrilaren 3an amaitu. Gabon bezperan haur eta gurasoak eskean aterako dira, ohitura zaharra jarraituz, eta ortik aurrera, haur parkea, sukaldaritza tailerra... ugari izango dira egingo diren ekintzak (hemen egitarau osoa). Gazte astea, berriz, urtarrilaren 2, 3 eta 4an egingo da, eta besteak beste, patata tortila eta futbito txapelketa egingo (hemen egitarau osoa). Batean zein bestean parte hartzeko izena abenduaren 19a baino lehen eman behar da, Gazte Informazio Gunean edo Artxamendin.