Berriak
Oraindik agertzeke dago Bai Euskarari zozketako hirugarren sariduna
Bai Euskarari ziurtagiridun dendetako zozketako hirugarren saria agertzeko dago oraindik. 2497 zenbakidun txartela da agertzeko dagoena, PSOEren tabernan banatu zena. Irabazleak udaleko Euskara Zerbitzuekin jarri behar du harremanetan (euskara@azkoitia.net edo 943 85 71 75), abenduaren 20a baino lehen, eta ordainetan 200 euroko erosketa txartela eskuratuko du, ziurtagiridun establezimenduetan gastatzeko.