Berriak
Txiki Golfa kudeatzeko lizitazioa atera du Azkoitiko Udalak
Txerloia auzoan dagoen Txiki-Golfeko instalazioak eta taberna/jatetxea kudeatzeko lizitazioa martxan jarri du Udalak eta gestio hori euren esku hartu nahi dutenek dagoeneko aurkeztu ditzakete euren proposamenak. Lizitazioaren inguruko informazio guztia hemen duzue, udal webgunean, eta baita Gipuzkoako Boletin Ofizialean ere. Proposamenak aurkezteko azken eguna: abenduak 26. Informazio gehiagorako: Azkoitiko Udaleko Idazkaritza: 943 857 157