Berriak
San Jose Ermitan gordeta dagoen XVI. mendeko Ecce-Hommo figura ikusteko bisita gidatua, ostiralean
Azkoitiak baditu oso gutxik ezagutzen dituzten altxorrak, San Jose eta San Martin ermitetan gordeta. Ermita horiek itxita egoten dira normbalean, eta horregatik, gutxi izan dute hango altxorren berri, baina tartean badago Gregorio Fernandez XVI-XVII mendeko eskulturgilearen Ecce-Hommo figura bat. Figura hori eta ermita horietan gordeta dauden gainerako altxorrak ikusteko bisita gidatu berezia egingo da ostiralean (abenduak 6), Juan Bautista Mendizabal herriko kronostian gidatu eta Iraurgi Berritzenen antolatuta. Bisita eguerdiko 12:00tan abiatuko da Balda Plazatik, eta interesetuek ostegun eguerdia baino lehen eman beharko dute izena, 943 85 11 00ra deitua edo info@tierraignaciana.com. Sarreraren prezioa 2 eurokoa da.
.