- 11:30ean, Azkoitiko ume eta gaztetxoek kalejira egingo dute herrian zehar. Floreaga ikastetxeko eta Xabier Munibe ikastolako ikasleek bost pankarta eramango dituzte, eta plazan elkartuko dira guztiak.
Egun horretarako prestatutako manifestua irakurriko dute ikasleek, eta Behin betiko abestiarekin eta Xabier Euzkitzeren Gure hizkuntza bertsoarekin osatuko dute ekitaldia. Taldeko argazkia ere aterako dute.
- 17:00etan, mural margotzea izango da Udane Juaristi artistarekin, plazan.
- 18:30ean, Euskararen Egunerako manifestua irakurriko dute bi lagunek, plazan.
Euskara urteko egun guztietan bizi dadin, urteko egun guztietan euskaraz bizi daitezen eta astearteko ekitaldietan parte hartu dezaten animatu nahi ditugu herritarrak.