Berriak
Eguraldiak ez zuen eten festa
Bustita eta haizetsu. Hala joan aurtengo Sanandresak. Baina halere festa giroa ez da falta izan herrian: baserritar jantzi eta kalera irten ziren azkoitiarrak, festak gozatzera. Eguraldiaren ondorioz, Azoka plazak aparteko protagonismoa hartu zuen, bertan egin baitziren marrazki eta modela lehiaketak eta baina herri kirolak ere, eta leporaino bete ziren inguruak. Ana Bastidak ere jaso zuen erakuslehio lehiaketako saria. Hemen dituzue festako argazki batzuk.