Berriak
Aniztasun Kontseiluak asteartean ekingo dio ikasturte berriari
Ikasturte berriari bihar (asteartea) ekingo dio Aniztasun Kontseiluak. Horretarako, bilera egingo du 18:30ean, Elkargunean. Honako gaiak jorratuko dituzte, besteak beste:
• Aurrekontuak 2014
• Kontseiluaren dinamikaren hausnarketa
• Zurrumurruen aurkako 4. tailerra
• Aniztasuneko udal-programak
Bilera irekia izango dela gogora arazi nahi du Udalak eta bertaratu eta parte hartzera deitu nahi ditu azkoitiarrak.