Helburu horrekin, zabor eta uraren tasan hobari berri bat onartu zuen iaz Udalak , eta aurten ere mantenduko egingo du: hala, errenta eta familia kide kopuruaren arabera, zabor eta uraren tasan %95era arteko hobaria izan dezakete zenbait herritarrek eta, beraz, informatu eta hobaria eskatzeko dei egiten die Udalak herritarrei.
Enpresa eta jarduera ekonomikoei dagozkien zerga eta tasetan ere kontutan izango dira egoera ekonomiko larria duten enpresen kasuak: aztertuko egingo dira eta hala justifikatzen den kasuetan, ordainketen atzeratzeak onartuko ditu Udalak. Horrez gain, iaz onartu zen %50eko hobaria ezartzea JEZ-n edo IAE-n galerak eduki eta pertsonaleko plantila mantendu duten enpresei, eta hobari hori ere mantedu egingo du aurten ere Udalak.
Orokorrean %1,9ko igoera aplikatuko da, beraz, baina badaude salbuespenak:
• Ondasun higiezinen zergan aldaketa egongo da. Zerga hori aldatzea iaz onartu zuen Udalak, baina azkenean aurten ez da aplikatu, eta 2014an aplikatu egingo da. Hala, ohiko etxebizitzak ez direnei %100eko errekargua aplikatuko zaie datorren urtetik aurrera. "Etxebizitza oinarrizko eskubidea da, beraz, herritar orok du bizileku duin bat izateko eskubidea eta gure betebeharra da hori bermatzea. Neurri honekin alokairua bultzatzea eta etxebizitza hutsak merkaturatzea espero dugu".
• Eraikuntzen zergan %50eko hobaria izango dute ustiapena Nekazaritza Ustiapenen Erregistro Ofizialean inskribatuta baldin badago, hau da, nolabaiteko esplotazio bat dutenak.Nekazari profesionalei %95eko hobaria aplikatzen zaie, jubilatuak eta alargunak barne.
• Elkarguneko tarifak. Kanpoko igerilekuen prezioak mantendu ditugu. Aldaketa nagusia uda garaiko 10 sarrerako bonoen jaitsiera da. 57 eurotik 40ra eta 46eurotik 30era. Bi gurasoak langabezian dauden kasuetan 6-17 urte bitarteko gazteen bazkidetzan %25eko deskontua. Ikasle izaera ere 26 urtetara luzatu da. Eguneko sarrerak ere jaitsi ditugu.
• Taxien tarifak %2,2ko igoera izango dute. AGITAX-ek, Gipuzkoako taxisten elkarteak egiten du koste azterketa eta proposamena eta bailarako udalerri guztien artean hartzen da erabakia. Uztaila 2012-uztaila 2013 bitarteko KPI igoera proposatu dute.
• Baztartxoko zine emanaldien tarifa: sarrera normala 4 eurotik 5era igoko da, eta ikuslearen egunekoa, aurrena eta zine forumekoa 2tik 3ra.
Ohiko tasa eta zergez gain, ordenantza berriak ere onartu ditu Udalak:
• Arma baimena eta animalia arriskutsuak edukitzearen baimena ematearen ordenantzak.
• Logopedia zerbitzua udalek kudeatuko dute 2014tik aurrera eta honen tasa eskoletan ordaindu beharrean udalean ordaindu beharko da.
• Etxez etxeko zerbitzuaren ordenantzan ere aldaketa bat sartu da: zerbitzu hau eskatzen duen erabiltzaileak gehienez 12€ /orduko tasa ordainduko du.