Eskualde eta herri mailako ekarpenak egin dituzte herritarrek, 124 proposamen guztira. Proposamenk egin dituztenen %53 gizonezkoak izan dira, eta erdia baino gehiago 25 eta 50 urteko arteko bizilagunak. Datorren urtean Diputazioak egingo dituen proiektuak datorren asteko bileran aukeratu ostea, azaroaren 28an aurkeztuko dira aukeratutakoak Azpeitian.
Berriak
500.000 euro zertan inbertitu galdetuta, 124 proposamen egin dizkiote herritarrek Diputazioari
Gipuzkoako Foru Aldundiak datorren urteko aurrekontu orokorraren zati bat eskualdeko herritarren esku jartzeko asmoz, prozesua hasi zuen duela hilabete inguru. 500.000 euro zertan inbertitu proposatzeko aukera izan dute ordutik Azkoitiko, Azpeitiko, Beizamako, Errezilgo eta Zestoako bizilagunek, bileren, postontzien eta Internet bidez eta guztira 124 proposamen egin dituzte. Atzo egin zituzten publiko proposamen horiek Diputazioak, eta datorren asteazkenean herri batzarra egingo dute Azkoitian, horietatik zein egin erabakitzeko. Horregatik, Azkoitiko Udalak herritarrak animatu nahi ditu proposamenen zerrenda aztertu (hemen duzue zerrenda) eta eurentzat egokienak direnei botoa ematera. Horretarako asteazkenean (azaroak 6) egingo den herri batzarrera azaldu beharko da, 18:30ean, Elkargunean.