Berriak
Kultura ezberdinen arteko azoka egingo da asteburuan herriko plazan
Marokoko oin tornulari bat, falkoneria, euskal dantza eta herri musika, te etxea, arabiar eta afrikako dantzak... kultura ezberdinen topaleku izango da asteburuan herriko plaza. Ostiraletik igandera (azaroaren 1etik 3ra), kultura arteko azoka izango da bertan, ohi baino asteburu luzeago horretan kale giroa animatu eta munduko kultura ezberdinak ezagutzeko. Haurrentzako jolasak eta txoko berezia ere egongo da. Bertaratu eta parte hartu!