Berriak
Aste honetan herriko zuhaitzak kimatuko ditu brigadak, eta baliteke horrek eragozpen batzuk sortzea
Herriko zuhaitzen inausketa lanak hasi ditu brigadak eta dagoeneko bukatu dituzte Plaza Berrikoak. Gaur arratsaldean Santa Klara kalean hasiko dira eta bihar, asteazken eta ostegun eguerdian, Elkargune aurreko errotondatik liburutegi aurrera eta Xabier Munibe kaletik Julio Urkijoko bidegurutzera bitartekoak kimatuko dituzte. Lan horiek egin bitartean, baliteke bai oinezko bai ibilgailuentzat eragozpenak egotea. Horregatik, barkamena eskatzen du aurretik Udalak.