Lurraldean dauden gabeziak aztertu eta herritarren beharrak aseko dituen garraio publikoa jarri nahi du Aldundiak, eta horretarako hainbat herritan bilerak egiten ari dira, herri bakoitzaren gabeziak eta premiak ezagutzeko. Azkoitiarren eskariak astearteko bilera horretan jasoko dituzte.
Garraio publiko zerbitzu egokia eta eraginkorra zehazteko zure iritzia eta hitza jakitea ezinbestekoa da eta horregatik bileran parte hartzera animatu nahi zaitugu. Elkargunean izango da, 18:30ean.
Berriak
Autobus urbanoaren ibilbidea eta eskualdeko zerbitzu orokorra aztertzeko bilera, bihar
Herri barruko autobus zerbitzua datozen hilabeteetan jarri nahi du martxan udalak, eta autobus urbano horren ibilbidea eta maiztasuna zein izango diren herritarrekin batera erabaki nahi du. Horregatik, eta kontu horiek aztertzeko, bihar, asteartean, (urriak 29) Elkargunean egingo den bilerara gonbidatu nahi ditu herritarrak Udalak. Udalak dagoeneko eginda du ibilbidearen zirriborro bat, eta hori aurkeztuko du bilera horretan, gero herritarrekin kontrastatzeko. Azkoitiko urbanoaz gain, eskualdeko garraio zerbitzuen inguruan ere hitz egingo da bilera horretan. 18:30ean izango da