Berriak
Euskalerriaren adiskideen elkarteari goratzarre
1723an Xabier Munibe Peñafloridako konteak dokumentu bat aurkeztu zuen Batzar Nagusien aurrean: 'Zientzietako, Arte Erabilgarrietako eta Merkataritzako elkarte ekonomiko eta akademiko baten plana, Gipuzkoako probintziaren egoera ekonomiko bereziari egokituta". Proiektu horrek ekarri, zuen, gerora, Euskal Herriko lagunen Elkartea sortzea. 250. urtemuga hori oroitarazteko, Batzar Nagusiek Azkoitian egin zuten bilera atzo, eta ordezkari politikoez gain, Euskalerriko Adisikideen Elkarteko kide esanguratsuak batu ziren bertan. Josune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidenteak eta Pello Bastarrika Azkoitiko alkateak adiskideen elkarteak egindako lana goraipatu eta zuten orduko kezka sozioekonomikoak egun ere bizirik jarraitzen dutela nabarmendu. Hain justu, egungo egoerari eta erronkei buruzko mahai ingurua egin zuten, amaieran, Daniel Innerarity, Juan Jose Álvarez eta Ignacio Zubirirekin.