Berriak
Egurraren sektorearentzat aukera berriak bilatzen
Iragan ostegunean, Iraurgi Berritzenek sustatuta, egurraren sektorean aritzen diren bailarako enpresentzat topaketak egin ziren Tecnaliaren egoitzan. KIDEtuz proiektuaren barruan, 3 eskualdeetako (Urola Garaia, Urola Erdia eta Urola Kosta) enpresek hartu zuten parte, egurraren sektorearentzat aukera berriak aztertu asmoz. Zehazki, gizartearen zahartzeak eta horren ondorioz sortu diren beharrek eskaini ditzaketen aukerak aztertu zituzten. Bailarako hainbat enpresek hartu zuten parte topaketan eta baikor baloratu zuten ekimena. KIDEtuz proiektuaren helburua bailarako egur eta altzari sektoreko enpresen lehiakortasuna hobetzea da, dibertsifikazioan oinarrituta. Urola Kostako Udal elkartea, UGGASA eta Iraurgi Berritzen garapen agentziek sustatzen dute KIDEtuz.