AUZOKONPOSTAREN INGURUAN.....
1,6 kilo hondakin sortzen du egunero pertsona bakoitzak gutxi gora-behera, horren %40 hondakin organikoa izaten da, konposta sortzeko birzikla daitekeen hondakina.
NOLA EGITEN DA?
Etxean hondakin organikoa traba egiten edo usaina botatzen hasten bada, kuboa konpostaje gunera eraman eta han hustu besterik ez dago. Auzo konpostaje sistemarekin edozein momentutan hustu daiteke hondakin organikoaren ontzia. Bizilaguna bakoitzak konpostaje guneko giltza dauka eta nahi duenean joan daiteke.
USAINIK EDO SAGURIK SORTZEN DENAREN KEZKA.
Saguak ez dira agertzen, horretarako neurriak jartzen baitira. Nahikoa izaten da sare bat jartzea konpostadorearen azpialdean. Usaina denborarekin kontrolatzen ikasten da. Prozesua ondo egiten bada usainik ez dago. Aste batzuetan erabiltzaileek ondo egiten ikasten dute eta arazoak desagertu egiten dira.