Gipuzkoako Foru Aldundiak udaletan enplegua bultzatzeko programa bat jarri zuen martxan uztailean, eta programa horren barruan egingo dira kontratazio horiek. Azkoitiko Udalak programa horretan sartzeko akordioa lortu zuen Diputazioarekin, eta horri esker eskaini ahalko ditu lau lanpostuak.
Berriak
Udalak lau langabetu kontratatuko ditu, balio anitzeko peoi lanetarako
Azkoitiko Udalak langabezian dauden lau herritar kontratauko ditu, balio anitzeko peoi lanetan aritzeko. Bost hilabeterako kontratatuko ditu eta epe horretan lanaldi osoan arituko dira langileak, Udalaren ohiko ordutegian Honako baldintzak bete beharko dira lanpostu horietako hautagai izateko: Lanbiden izena emanda egotea, azken sei hilabeteetan Azkoitian erroldatuta egotea, 16 urte beteta izatea, gutxienez eskola graduatua edukitzea eta B mailako gidabaimena edukitzea. Langile horiek aukeratzeko prozesua gaur zabaldu da, eta interesa dutenek urriaren 18a baino lehen eman beharko dute izena Udaleko Erregistro Orokorrean. Lan eskaintzaren oinarriak hemen dituzue eta baita eskaera orria ere.