Udala "oso gustura" dago aste solidarioak izandako arrakastarekin, hainbat herritarrek egiten duten lana plazaratu eta ezagutarazteko balio izan duelako, elkartasunaren bueltan lanean ari diren elkarteak elkar ezagutu eta elkarlanean aritzeko bidea zabaldu duelako eta kolore guztietako herritarrek parte hartu dutelako. Hemen dituzue Garapenean Bidelagun astean jasotako hainbat irudi.
Berriak
Plaza bete elkartasun
Joan da Garapenean Bidelagun aste solidarioa eta agerian utzi du Azkoitia elkartasun herria dela. Herritar asko izan dira aste horren baitan egindako ekitaldietan parte hartu dutenak, bai Fiare banku etikoaren inguruko hitzaldian eta batez ere larunbat goizean egindako ekimenetan: Gobernuz Kanpoko Erakundeek hartu zuten herriko plaza eta azkoitiar ugari gerturatu zen euren lana ezagutu eta bakoitzak ahal duen neurriko ekarpena egitera. Eguneko unerik hunkigarriena eguerdian hasi zen: kolore, adin, jatorri eta izaera ezberdineko azkoitiarrek Iparra-Hegoa harremanean oinarritutako poema, kantu, testu, bertso eta esaldiak irakurri zituzten, ordu eta erdi inguruan, mundu justu eta solidarioago baten aldeko aldarria ozen zabalduz. Argazkiak, hemen.