Berriak
Bihar irekiko da haurreskolan matrikulatzeko epea
Xabier Munibe haurreskolan bihar (urriak 1) hasiko da matrikulazio kanpaina: etxeko txikiak bertara eraman nahi dituztenek bihartik urriaren 31ra bitartean eman beharko dute izena. Eta haurreskola bertatik bertara eta egokiago ezagutzeko ate irekien saioa egingo dute larunbatean (urriak 5), 11:00etan hasita. Gerturatu eta bertatik bertara haurreskola ezagutzera animatzeb ditu herritarrak Xabier Munibe haurreskolak.